LHE ANTINUKLEARRAREN PROPOSAMENA BERTAN BEHERA UZTERA ERAMAN GAITUZTEN ARRAZOIEI BURUZKO ESKUTITZA GOGOETAK ETA AZKEN BALORAPENAK

Lagun,

2016ko irailetik, eta Espainian dauden zazpi erreaktore nuklear aktiboek 60 urte irautearen perspektibaren aurrean (horrek dakarren osasun eta ingurumen arriskuekin), pertsona talde batek Kongresuan Legegintzako Herri Ekimen bat (LHE) aurkezteko lan egin dugu, hau da, Lege Proiektu bat 2020, 2021 eta 2024 urteetan erreaktore horien itxiera gertatu dadin, funtzionamendu baimenak berritu behar dituzten datak baitira.

20 hilabetetan laguntza eta kritikak jaso ditugu. Espainian 1.500 pertsonak baino gehiagok boluntario izan dira, haien izenean edo gizarte-erakunde desberdinetako kide gisa, Lege Proiektua prozesatzeko beharrezkoak diren 500.000 sinadurak biltzeko; konfiantzazko eta errespetu ikuskizun bat izan da hori, neurri batean, mezu honekin erantzun eman nahi diogunari.

Oraindik uste dugu LHE batek besterik ez zuela energia nuklearraren aurkako gehiengo sozialaren ahotsa entzutearaziko negozio elektrikoen eta egungo gobernuen ordezkarien arteko bileretan, baimenen berritzea adosten saiatzen direnean.

Baina hilabete hauetan egindako lana baloratu ondoren, LHEaren talde bultzatzaileak kanpaina bertan behera uztea adostu du ; gaur egun ez baitira arrakastatxu izateko gutxieneko baldintzak ematen.

ZERGATIK EZ DUGU LHE AURKEZTUKO

Zurekin partekatu nahi ditugu LHEa aurrera EZ eramatearen gure gogoetak, baita zergatik uste dugu huts egin dugula. Uste dugu desegokia litzatekeela urte bat eta erdi baino gehiago lan egin ondoren kanpaina bertan behera uztea deus esan gabe. Uste dugu beharrezkoa dela aztertzea zergatik gehiengo sozial zabal batek onartzen duen eskaera ez da ekintza politiko batean gauzatu. LHEarekin gertatu dena, gure iritziz, egun gizarte mugimenduek jasaten dituzten limitazio eta gabeziekin erlazionaturik dago; horregatik honen analisia limitazio eta gabezi horiei aurre egin eta gainditzeko ere balio dezakeela deritzogu, etorkizuneko mobilizazioei begira, zeintzuk dudarik gabe bai arlo honetan baita berdintasun ezaren kontra borrokatzen duten beste arlo batzuetan ere berriro agertuko dira.

Zailtasun objektibo eta subjektiboei buruz hausnarketa bat proposatzen dugu, gure akats eta gabeziei buruz, gu talde bultzatzaile gisa, baina baita besteenganako akats edo gabeziei buruz ere, harremanetan jartzen garen elkarte-ehuna eragiten duten horiek.

Parte hartzera gonbidatzen zaitugu, hausnarketa hau aberasteko: norberak bere iritziak bidaltzeko, nahi izanez gero. Ez dugu eztabaida irekitzeko asmorik, baizik eta ulertzen laguntzea. Jasotzen dugun guztia, zuregandik eta laguntzen gaituzten besteengandik ere, http://ilp2020.blog.pangea.org/ blogean islatuko dira, energia nuklearraren aurkako erresistentzia ez delako gure kanpainarekin batera bukatzen: arriskua oraindik aktiboa da eta denbora luzez jarraituko du.

Zure ekarpena errazteko eta testua gehiegi luza ez dadin, gure hausnarketak aurkezten ditugu tesi labur edo laburpen gisa, porrota justifikatzen duten argumentu minimoak garatuz. Hortik aurrera, gogoeta irekia da helburua.

A.- Kolektibo gisa egindako akats bat LHEa kanpoko erakundeek bere gain har zezaten itxoitea izan da, hau da, beste erakunde sozial eta politiko batzuengatik.

B.- Ez genuen sakondu LHEa guk geuk bultzeko aukeran, hau da, Promozio Batzorde bat eratu eta “elur-bola” efektua eragiten saiatzea aurretiko propekzioak izan ahalko zuen eragin positiboarekin; ordea, izango genukeen laguntzari buruzko inkesta egin zen. Gure kolektibo gisako inkesta moduko planteamenduak gure lana eta pertzepzioa antzinirudikatu ditu.

C.- Betidanik jakin izan dugu hiri handien pisua (Madril, Bartzelona, ​​Valentzia, Sevilla, Kordoba, Vigo, Bilbo, etab.) LHEaren arrakastarako gakoa zirela, horregatik kontaktuak bilatu eta konplizitatea sortu genuen han bizitzen diren pertsonekin, baina ez dugu lortu pertsona horiek gure proiektua azaltzeko momentuan zuten funtsezko paperaren garrantzia azpimarratzea.

D.- Gure kolektiboa beste aldarrikapenetan barna dabiltzaten pertsonez osatua zegoen eta dago, horrek agenda eta kompromezu limiteak ekarri ditu.

E.- Sozialki gogoeta zirkular batek izan zuen agerraldia: energia nuklearraren aurkako LHE batez ari garenez, harremanak izan ditugun erakunde kontsolidatu gehienek, hasieratik, LHE hau bultzatzeko ardura ingurumenaren mugimenduen eskutan utzi behar zela zioten, egitura eta komunikabideetan presentzia handien duen mugimendua baita ingurugiroarena; hala, LHEaren hedatzea haien papera izanen zela, behin dena hasita.

F.- Baina, paradoxikoki, LHEaren proposamena ez du ingurumenaren aldeko mugimendu antolatuenak bultzatu, zeinek ezezkoa eman zuen, hasteko, baita bere ingurune sozial hurbilenean galdetu aurretik. Arrazoia izan zen mugimendu horrek beste lehentasun batzuekin zuela agenda beterik eta LHEa denbora eta esfortzu gehiegi behar zuelako bukaerako emaitza ezjakin batetan murgiltzeko moduan.

G.- Horrek guztiak hilabete hauetan behin baino gehiagotan agertu den beste paradoxa bat ekarri du: elkarte kolektiboak, arrisku nuklearrak buruan izanik baina ingurugiroko mugimendu antolatuenetatik at izan dira aukeraren leihoa hoberen onartu dutenak, LHEak ixteko helburuarekin presionatzeko zuen premia ere ulertuz. Ordez, ingurumeneko sektore profesionalik gehienek soilik beren laneko agendekin kezkatzen ziren.

H.- Hiru elementu horien arteko konbinazioa 2016 eta 2018 arteko itxaropen handiak bultzatu dituzte sinaduren bilketak, baina ez inolako beste kompromezurik.

I.- Politika berriaren esparruan, arazo nuklearraren ondorioei buruzko hausnarketa estrategiko kolektiboa eta esperientzia falta nabaritu dugu. Instituzioengandik (Kongresua eta Senatutik) eragiteko aukerak aztertzeari gehiegizko balioa eman zaio, mugimendu soziala egituratzeko beharrezko mugimendu soziala egituratzeko beharra ulertu gabe, horrek esparru parlamentarioan suposatuko lukeen presio soziala biderkatzeko asmoarekin egin zitekeena.

J.- Ezin da alde batera utzi, nahiz eta ikerketak ere egitear dauden, nola industria nuklearraren presioak modu eraginkorrean kontrako iritziko jendearen jarrera pasiboa mantentzen duen. Horrek, urte askotan, mugimendu aktiboaren hedapenari protesta egiteko bidea eragotzi egin dio, beste gatazka sozialekin gertatu den bezalaxe.

K.- Era berean, erresistentzia nuklearraren aktibitateari dagokionez belaunaldi haustura bat berretsi egiten da, gizarte sektore gazteei iristea eragozten duena. Elementu kezkagarria da hau, izan ere, erreaktoreen funtzionamendua 50-60 urte baino gehiagoko ondorioak jasaten dituzten gazte berak izango baitira. Honen azterketa ezin da diagnostiko batean besterik ez geratu, haustura hori gainditzeko bideak aurkitzea premiazkoa da.

L.- Betidanik jakin izan dugu HLEaren bultzada lehen pausu bat besterik ez zela gizartean industria nuklearrari dagokionez. Ez dugu inoiz sinistu gizarteko elkartasuna masiboa izango denik zentral nuklearren itxiera bermatuko duena. Baina adituek eta politika antolatuek mugatutako eztabaida dinamika haustea zekarren, baita borroka eta eztabaida antinuklearra gizarteratzea ere.

M.- Ez dugu gure oinarrizko helburua lortu: ILPen abian jartzeko erakunde sozial edo politiko baten konpromezua Espainia mailan, bere antolakuntza-egiturarekin geografikoki banatuta dauden milaka pertsonen elkargune izanik, sinadura biltzeko lan egiteko konpromisoa hartu dutenak.

N.- Colectivo 2020 osatzen dugunoi kezkak sortzen zaigu, zuhurregi izan izanarena, Promozio Batzorde bat sortu izatekotan ze nolako erantzuna jaso izan genukeena, inkesta sortzean zentratu ordez, idatzi honen lehen puntuetan aipatu bezalaxe.

AZKEN HAUSNARKETA: Nahiz eta gure lana bukatutzat eman eta LHEaren bultzatzea porrot egin duela jakinda, gure jarraipen jarduerak egiten jarraituko dugu NUKLEARRIK GABEKO 2020 Talde moduan eta zazpi erreaktoreen funtzionamendu baimenen berritzea ekintza saihetsezina izan arte. Zentral nuklearren funtzionamenduari buruzko segurtasun-ziurgabetasunak etengabeko arreta eskatzen du eta prest egon beharra dugu berehalako LHE baten sortze aukeraren aurrean, garrantzizko matxura edo istripuren bat gertatuko balitz baimenak berritu baino lehen edo egoera berri baten aurrean sujetu aktibo berrien agerpen baten aurrean.

Hori dela eta, gure lanarekin jarraituko dugu gatazkaren bilakaeraren berri emateko; nahiz eta ez dugun espreski eskatzen ez duten pertsona edo erakundeei informatuko. Erabaki honek ahalbidetzen digu gaur arte zurekin kontaktuan jartzeko erabili ditugun kontaktu zerrendak ezabatzea. Informazio zehatza jasotzen jarraitu nahi baduzu, bete ezazu galdeketa hau zure posta elektronikoarekin eta, nahi izanez gero, zure izenarekin ere; horiekin bakarrik gai honen inguruko informazioa bakarrik jasotzeko kontaktu zerrenda berria sortuko dugu. Era berean, gogorarazi nahi dizugu zure datuen tratamendurako, zuzenketarako, ezabatzeko, aurkarako edo mugatzeko eskubidea baliatu dezakezula ilp2020@pangea.org helbidea erabiliz harremanetan jarriz.

Azalpen hau gizartean ditugun gatazkak ulertzeko elementu baliagarri izan izanaren itxaropenarekin, eskerrak eman nahi dizkizugu zure laguntzagatik eta agur bero bat.

2018ko ekainaren 10ean. NUKLEARRIK GABEKO 2020 Taldea.

Aquesta entrada ha esta publicada en General. Afegeix a les adreces d'interès l'enllaç permanent.

Els comentaris estan tancats.